Haurreskola itxita egongo da ume kopuruagatik

Anboto 2011ko abu. 26a, 09:39

Ume bi daude izena emanda Atxondoko haurreskolan, eta gutxienez hiru behar dira eskola zabalik mantentzeko.

Ume bi daude izena emanda Atxondoko haurreskolan, eta gutxienez hiru behar dira eskola zabalik mantentzeko.

 

Urtean zehar aukera egon daiteke, baina irailean behintzat Atxondoko Haurreskolak ezingo ditu ateak zabaldu. Gutxienez hiru ume egon behar ziren matrikulatuta, eta bi egokeran  umeen kopurua ez da gutxienekora heldu.
Rosa Elizburu Atxondoko alkateak azaldu duenez, “kurtsoan zehar irekitzeko aukera egongo da”, ume gehiago matrikulatuz gero. Informazioa gura duenak Udaletxera jo dezake.

 


Orain arte hiru ume nahikoa izan dira Haurreskola martxan edukitzeko, baina araudi berriak haurreskola berriak zabaltzeko bost ume behar direla dio. Atxondokoa zabalik egon denez, ez dakite Haurreskolen Partzuergoak  araudi zaharra edo berria aplikatuko duen. Udalak hiru umeko kopuruaren alde jardungo duela azaldu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!