Batzar irekia Hirigintza Planaren berri emateko

Anboto 2011ko uzt. 20a, 08:04

Urte hasieran aurrerapen dokumentuari eginiko ekarpenak nola barneratu diren azalduko dute

Urte hasieran aurrerapen dokumentuari eginiko ekarpenak nola barneratu diren azalduko dute.

 

Uztailaren 21ean, batzar irekia egingo dute Udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Hirigintza Planaren garapenaren berri emango dute. Urte hasieran aurrerapen dokumentua onartu zuen Udalak, eta azken hileotan ekarpenak egin dizkiote herritarrek. Rosa Elizburu alkatearen berbetan, aurrerapen dokumentuan aldaketa berriak zelan txertatu diren  herritarrei erakustea da aurkezpenaren helburua. “Proposaturiko aldaketak zelan barneratu diren erakutsi gura dugu horrela”.

 

Beraz, batzar irekia Udaletxeko batzar aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Aurkezpenaz gainera, planean sakontzeko materiala ere egongo da ikusgai. “Besteak beste, panelak egongo dira”, dio alkateak. Elizbururen arabera, Hirigintza Plan “definitiboa” urrian aurkezteko asmoa du Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!