Suaren bueltan ibiliz hasiko dituzte gaur Sanjoanak.
Barikuan mezagaz eta igel eta briska txapelketagaz hasiko dute San Joan eguna Axpen. 19:30ean herriko beteranoen pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte, eta eguna amaitzeko Jo Ta Su taldeak erromeria eskainiko du.
Zapatua janariaren bueltan emango dute Axpen. Bakailao eta tortilla txapelketak dauzkate arratsaldean, eta iluntzean afaritara batuko dira forntoian. Urtero legez, jai batzordeak ogia, kafea eta postrea jarriko ditu. Afalostean dantza eta bertso ikuskizuna egongo da, eta gero Luhartzen erromeria.
Domekan, 11:30ean, meza egongo da, eta ondoren Andasto dantza taldearen emanaldia. Arratsaldean pailazoak eta txokolatada izango dituzte.