Apatako igerilekuak, bihartik aurrera zabalik

Anboto 2011ko eka. 17a, 09:33

Asteburu honetatik aurrera uda giroa igarriko da herrian. Udal igerilekuak bihar zabalduko dituzte, goizeko 11:00etan

Asteburu honetatik aurrera uda giroa igarriko da herrian. Udal igerilekuak bihar zabalduko dituzte, goizeko 11:00etan.

Datozen hiru hileotan bertara joateko aukera egongo da, irailaren 18ra arte; orduan zarratuko dute aurtengo uda denboraldia.

Txartela egiteko informazioa eta formularioa udaletxean hartu daiteke. Atxondoko familientzat, bonoak 51 euro balio ditu, 18 urtetik gorako banakoentzat 28 euro, eta adin txikikoentzat 19. Atxondon erroldatuta ez daudenentzako prezioak karutxoagoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!