Bilduko zerrendaburuak gehiengo osoz gobernatuko du.
Zapatuko inbestidura ekitaldian ez zen sorpresarik izan, eta Bilduko Rosa Mari Elizburu izango da alkate datozen lau urteetan. Dabid Cobos alkate ohiaren eskutik jaso zuen aginte-makila Elizburuk.
Elizbururen alboan, Bilduko zinegotzi izango dira Uzuri Gallastegi Eguren, Beñat Amiano Amezua, Mikel Cano Urizar, Ane Bernas Irazabal eta Juan Jose Nora Ortiz. EAJko zinegotziak Migel Angel Buruaga Jainaga, Jose Luis Espiau Juncosa eta Jose Antonio Igartza Mendizabal izango dira.