Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Lamiak-ekoek

Anboto 2011ko eka. 11a, 10:00

Ekainaren 18an Autodefentsa ikastaroa emango du gimnasioan Maitena Monroyk. Atxondoko Lamiak elkarteak antolatu du ikastaroa, eta datorren eguaztena, hilaren 15ean, izango da azkeneko eguna izena emateko.

Egun osoko ikastaroa izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Elkartetik adierazi dutenez, ikastaroan alderdi fisikoa eta psikologikoa landuko dituzte: “Helburua egunerokotasunean bizi ditugun erasoen aurrean fisikoki eta psikologikoki prestatzea da”.

Autodefentsa ikastaroan izena eman gura duenak, Regina okindegian egin dezake eguaztena aurretik. Atxondoko Lamiak-en telefonora ere deitu daiteke: 635 842 757. Elkarteko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 30 euro. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!