Maisu Etxe ondoan eta Ukitzebaso auzoan pistak egiten hasi da makina bat, AHTa eraikitzeko proiekturako zundaketak egiteko.
Beharrok salatzeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea deitu du biharko; 19:30ean elkartuko dira udaletxe aurrean.
David Cobos Atxondoko alkateak azaldu du desjabetzak egin dituztela herriko lursail batzuetan, eta “nahiz eta lur denetan oraindik ezin diren sartu, batzuetan bai, eta asteon etorri dira lur horietara”.
Cobosen iritziz, makinaren esku-hartzea “indar erakustaldia” da, “desjabetzak egin dituztela esateko modua”. Obrak atzeratzeko lanean jarraitzeko asmoa agertu du alkateak: “Duela sei urte ere egin zituzten zundaketak, eta horrek ez zuen esan gura obrak aurrera zihoazenik”.