Anbotope elkartearen eta Atxondoko Udalaren arteko epaiketak amaitzear daude. Udalak lokaleko alokairu kontratua amaitzea erabaki zuenean jo zuen lehenengo Anbotopek epaitegietara, prozeduran akats bat zegoela argudiatuta.
Kaleratze agindua onartu ez zutenez, udalak arlo zibiletik beste prozedu bat hasi zuen.
Sententzia biek udalari eman diote arrazoia, eta Anbotpek errekurtsoak aurkeztu ditu. Duela hile gutxi lehenengoa eta asteon bigarrena, errekurtsoak atzera bota ditu epaileak. Laster lokala uzteko data berria ipiniko diote elkarteari .