Rosa Maria Elizburu izango da Atxondoko alkate berria, Bilduk 473 botogaz irabazi ostean. EAJk hiru zinegotzi lortu ditu 275 botogaz.
Atxondon Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, eta sei zinegotzi izango ditu legegintzaldi berrian. Rosa Maria Elizburu izango da, beraz, ekainaren 11tik aurrera, Atxondoko alkate berria. EAJ oposizioan egongo da azken legegintzaldian bezala, baina zinegotzi bat gutxiagogaz. Duela lau urte 331 boto eskuratu zituzten jeltzaleek, eta oraingoan 275 izan dituzte. Elizbururen alboan, Bilduko zinegotzi izango dira Uzuri Gallastegi Eguren, Beñat Amiano Amezua, Mikel Cano Urizar, Ane Bernas Irazabal eta Juan Jose Nora Ortiz. EAJko zinegotziak Migel Angel Buruaga Jainaga, Jose Luis Espiau Juncosa eta Jose Antonio Igartza Mendizabal izango dira. Atxondon abstentzioa % 38,46 izan da.
2011ko emaitzak
Bildu
EAJ
PSE-EE
PP
Baliobakoak
Zuriak
Abst.
2011
473
275
27
20
19
26
% 28,99
2007ko emaitzak
EAE | EAJ | PSE-EE | Aralar-EB | PP | Baliobakoak | Zuriak | Abst. | |
2007 | 429 | 331 | 51 | 23 | 20 | 9 | 14 | % 28,11 |
2011ko emaitzak grafikoan
2007ko emaitzak grafikoan