Eguena, hilak 19, izango da azken eguna izena emateko. 300 eurotik aurrera diru gehien eskaintzen duenari esleituko dio udalak taberna, urte biko kontratuagaz. Urte bi gehiago luzatzeko aukera egongo da. Enkante bidez esleituko du Atxondoko Udalak igerilekuko tabernaren kudeaketa. Eskaintzak aurkezteko epea eguen honetako 12:00etan amaituko da. 13:00etan zabalduko dituzte eskarien gutun azalak. Udal bulegoetan edo udalaren web gunean daude eskuragai eskaintza egiteko orriak. Urteko gutxieneko prezioa 300 eurokoa izango da, eta diru kopuru handiena eskaintzen duena aukeratuko du udalak taberna kudeatzeko. Udal arduradunek jakin arazi dutenez, esleipedunak 300 euroko fidanza ipini beharko du esleipena amaitutakoan itzuliko zaiona, "lokala egoera onean dagoela egiaztatu ostean". Taberna kudeatuko duen horrek gura dituen hobekuntzak egin ahalko ditu lokalean, "beri ere bere kontura".