'Ezkerreko ikuspegi abertzaleagaz' orain arteko bideari jarraitu gura dio Bilduk

Anboto 2011ko mai. 11a, 10:17

Azken lau urteetan \'benetako aurrerapausoa\' egin duela nabarmendu ondoren, \'ezkerreko ikuspegi abertzale batekin\' bide horretan jarraitzeko \'asmo irmoa\' agertu du Bildu koalizioak

Azken lau urteetan \"benetako aurrerapausoa\" egin duela nabarmendu ondoren, \"ezkerreko ikuspegi abertzale batekin\" bide horretan jarraitzeko \"asmo irmoa\" agertu du Bildu koalizioak. Azpiegitura eta zerbitzuetan nabaritu dute \"hobekuntza\", eta, diotenez, \"hainbat egitasmo eta prozesu garatu\" dira udala \"herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Hirigintza Plan Orokorra amaitzea, Urkuzun kultur etxea egitea, Arrazolako eskola zaharretan taberna-denda eta bertako nagusientzako gunea egitea eta Arrazolako mendi-aterpetxea egitea ditu helburu Bilduk. Baita auzo kontseiluak eta kultur-kirol koordinazio guneak martxan jartzea ere. Guzti horretarako Rosa Elizburu aurkeztu du Bildu koalizioak Atxondon alkategai: \"gure herriko historian lehenego aldiz emakume bat, talde sendo baten laguntzagaz\". Osotutako hautagai zerrendan, \"eskarmentua, gaztetasuna, konpromiso soziala eta indarra\" batu dituzte, \"Atxondok hobetzen jarraitu dezan\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!