Udalekuetan izena emateko epea hasi du Marixurrikek

Anboto 2011ko mai. 11a, 08:45

Ludotekan maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena uztailerako Marixurrikek antolatu dituen udalekuetan

Ludotekan maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena uztailerako Marixurrikek antolatu dituen udalekuetan. Jira eta bira, munduari begira leloa aukeratu du aisialdi elkarteak, eta munduan zeharreko ko hainbat kulturari keinu egingo diete udalekuetan. Uztailaren lehenengo hamabostaldian, bigarrenean edo hile osoan egin dezakete umeek egonaldia udalekuetan. Hiru urtetik (2008 urtean jaiotako umeak) 12 urte bitartekoentzako udalekuak izango dira. Marixurriketik azaldu digutenez, herrian hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta irteeraren bat ere antolatuko dute. Hamabostaldi bateko prezioa 60 eurokoa da, eta hile osokoa 100. Familia ugaria izanez gero edo udalekuetara neba-arreba bi edo gehiago apuntatuz gero, gutxiago ordaindu beharko da: 50 euro hamabostaldia eta 80 euro hile osoa. Bestalde, udalekuetarako praktikariak behar ditu Marixurrikek. Interesatuek honako telefonora deitu dezakete: 678 135 289
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!