Igerileku alboan atonduko dituzte aisialdirako ortuak

Anboto 2011ko mai. 5a, 09:00

Urkiola Landa Garapenaren ekimenari buruzko batzarra egin dute asteon

Urkiola Landa Garapenaren ekimenari buruzko batzarra egin dute asteon. Nekazaritza ekologikoaren bidetik ortuak garatzeko aukera edukiko dute laster atxondoarrek. Igerileku alboko lursail batean udalak partzela batzuk atonduko ditu ortu ludikoak ipintzeko, Urkiola Landa Garapenaren ekimen bati jarraituta. Iurretan egitasmoa martxan daukate. Egitasmoak interesa sortu duela-eta, asteon batzarra deitu udalak informazioa emateko. Martxoan aurreinskripzio lako bat egin zuten, eta David Cobos alkateak azaldu duenez, hogei lagun baino gehiago gerturatu zen galdezka. \"Oraindik lursailak eskuratu behar ditu udalak\", alkateak azaldu duenez, eta denbora tarte bat beharko da atondu orduko. Ortuen gaineko informazioa gura duenak denbora izango duela nabarmendu du Cobosek: \"Oraindik galdezka gerturatu ez denak aukera edukiko du ortuak atondu eta lur arloak libre dauden biartean\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!