160 metro karratu, itxarongela bi eta lau kontsulta gela ditu
160 metro karratu, itxarongela bi eta lau kontsulta gela ditu.
Urritik beharrean ibili eta gero, gaur zabaldu dute anbulategi berrria Atxondon. Lehenago 90 metro karratu zituen anbulategia txiki geratu zela-eta, handitzeko beharrak egin dituzte, eta gaurtik aurrera lau kontsulta gela izango dituzte atxondarrek.
Anbulategi berriak pediatriaren gela, medikuntza orokorrerako beste bat, erizaindegia eta sendaketa-gela izango ditu.
Azken hile hauetan atxondarrek behin-behineko anbulategia izan dute udaletxe alboko lorategietan. Orain, berriz, gaurtik aurrera, behin betiko lokalera mugituko dituzte Osakidetzako zerbitzuak.
Osasun zentroa handitzeko lanek 190.000 euroko aurrekontua eduki dute eta beharrak egin ahal izateko posta zerbitzua eta liburutegia lekuz aldatu zituzten iazko udazkenean.