Astelehenean hasiko dira berriro eskolako lanak

Anboto 2011ko mai. 1a, 08:47

Udalak lursailen gaineko hainbat dokumentu aurkeztu eta gero, Hezkuntza Sailak eskolako beharrekin jarraitzeko baimena eman du, proiektua moldatu eta gero

Udalak lursailen gaineko hainbat dokumentu aurkeztu eta gero, Hezkuntza Sailak eskolako beharrekin jarraitzeko baimena eman du, proiektua moldatu eta gero. Martxoaren hasieratik egon dira obrak geldirik, eta datorren astelehenean hasiko dira berriro lanean. Lursailen inguruko zalantzak zirela-eta, udal arduradunek 1987an EuskalHerria kalean etxebizitzen kooperatiba sortu zenetik gaur egunerainoko eskriturak, erregistroko oharrak eta katastroko dokumentuak aurkeztu dituzte Jaurlaritzan. Hezkuntza Sailak obra moldatzea erabaki du, eta lursailen mugen artean bost metroko distantzia utziko dute. David Cobos alkateak azaldu du udalak auzokideekin hartu-emanetan jarraitzeko asmoa daukala: \"Gertatutakoa ikusita, gerora arazoak ez egoteko lursailen gaineko kontuak argi utzi behar ditugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!