Alardea egiteko ehun bat atxondar batuko dira.
Hainbat entseguren ondoren, bihar arratsaldean dantza erakustaldia egingo dute Atxondoko dantzariek eta dantzari ohiek. Andasto dantza taldekoek azaldu dutenez, ehun bat lagun batuko dira dantzara, eta arratsaldeko 17:30ean hasiko dira, kalejiragaz.
18:00etan Ziarreta parkera gerturatuko dira alardea egiteko, eta ondoren triki-poteoari ekingo diote. 21:00ak aldera afaltzeko batuko dira Apatako frontoian, eta afalostean, frontoian bertan, Luhartz taldeagaz erromeria edukiko dute.