Eskolako gurasoak eta hainbat herritar lanen alde kontzentratu dira asteon
Eskolako gurasoak eta hainbat herritar lanen alde kontzentratu dira asteon.
Eskolako beharrekin jarraitzeko baldintzak ipini ditu, asteon, Eusko Jauraritzak. Lur sailen gaineko zalantzak argitzeko, udalak eta eskola alboko kooperatibako bizilagunek akordioa lortu dezatela eskatu du Jaurlaritzak, edo, osterantzean, udalak eskolako obretan zalantza legalik ez dagoela frogatu dezala. Atzo batzartu ziren alkatea eta eskolako gurasoen elkarteko kideak Jaurlaritzako ordezkariekin.
Alkateak azaldu duenez, martxoaren 23an auzokideen abokatuak akordio proposamena egin zion udalari, eta honek onartu egin zuen. Ondoren, bizilagunek atzera egin zuten. Aurrerantzean, \"benetako konpromisoak idatziz\" eskatuko ditu Cobosek.
Eskolaren etorkizuna arriskuan egon daitekeela-eta, kontzentrazioak egin dituzte asteon. Eskolako ordezkariak, udala eta auzokideak gaur batzartuko dira gaiari buruz berba egiteko.