Gobernuko delegaritzan alkateak eskatutako moduan, desjabetu beharreko lurretara etorri dira Adifeko ordezkariak, aktak sinatzera. \"Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren presentzia itogarria\" salatu du AHT gelditu! elkarlanak.

Martitzenean eta eguaztenean zundaketa batzuk egiteko desjabetzak sinatzera joan ziren Adifeko ordezkariak Atxondora. Lehenengo udaletxean ipini zuten hitzordua urtarrilaren amaieran, eta sinatu ez zuten lurjabeak Bilbora deitu zituzten martxoaren 16an. Egun hartan David Cobos alkateak alegazioak aurkeztu zituen Espainiako gobernuaren delegaritzan, eta akta horiek lursailetan bertan sinatu behar zirela azaldu zuen. Horregatik, azkenean, lursailetara etorri dira Adifeko ordezkariak. Hainbat ertzain eta guardia zibil izan dira desjabetzen uneetan.
Atxondoko alkateak azaldu duenez, \"deialdi hau ere ez da legezkoa: Zortzi egun arinago egin behar zuten deialdia eta barikuan jakinarazi ziguten lurjabeei etorriko zirela\".
Udala desjabetzen \"gainean\" egongo dela azaldu du Cobosek: \"Desjabetu bako terreno bat bera ere ikutu ez dezaten ahaleginduko gara. Zehatz agertu beharko dute zein den desjabetuko duten zatia\".
Atxondoko elkarlanetik \"egunotan herrian izan den Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren presentzia itogarria\" salatu dute.