Bertso Udalekuak egingo dituzte aurten Arrazolan

Anboto 2011ko mar. 24a, 14:32

Bertsozale Elkarteak antolatuta, uztailaren 24tik 30era 45 gazte izango dira Iturralde aterpetxean.

Bertsozale Elkarteak antolatuta, uztailaren 24tik 30era 45 gazte izango dira Iturralde aterpetxean. Euskal Herriko bost txokotan Bertso Udalekuetarako bost txanda antolatu ditu Bertsozale Elkarteak, eta euretako bat Arrazolan egigno dute, Iturralde aterpetxean. 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzako udalekuak izango daira, eta uztailaren 24tik 30era Arrazola inguretan ibiliko dira,besteak beste, bertsolaritzagaz lotutako gaiak jorratzen. Izena emateko epea duela gutxi hasi du Bertsozale Elkarteak, eta asteon bete egin dira udalekuetako plazak. Arrazolara, beraz, 45 lagun etorriko dira. Beste udalekuak Bidarrain, Zerainen, Irañetan eta Zuhatzan izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!