Haur eskolatik DBHraino matrikulatuta dauden atxondarrentzako diru-laguntzak eskatzeko epe berria hasi du Atxondoko Udalak. Hilaren 30a arte eskabideak aurkeztu ahalko ditu laguntza jaso gura duenak.
Haur eskolatik DBHraino matrikulatuta dauden atxondarrentzako diru-laguntzak eskatzeko epe berria hasi du Atxondoko Udalak. Hilaren 30a arte eskabideak aurkeztu ahalko ditu laguntza jaso gura duenak.
Iazko ikasturterako diru-laguntzak oraintsu onartu ditu udalak; 2.400 euro banatu dituzte. 41 eskari egon dira eta 27 onartu dituzte, beste 14 eskatzaileen errentek baldintzetan jarritako muga gainditzen zutelako. Aurtengo diru-laguntzetarako muga hori % 10 altxatuko dutela azaldu du David Cobos alkateak, \"horrela jende gehiagorengana heltzeko\".