Eskaria eginda, herritar bakoitzak 14 zuhaixka eskuratu ahalko ditu; pare bat espezie bakoitzeko. Udalak 700 zuhaixka eskatu ditu.
Eskaria eginda, herritar bakoitzak 14 zuhaixka eskuratu ahalko ditu; pare bat espezie bakoitzeko. Udalak 700 zuhaixka eskatu ditu.
Zuhaitz Eguna dela eta, aurten Atxondoko Udalak aurrekoetan baino zuhaitz-sorta gehiago eskatu dizkio aldundiari aurten. 700 zuhaixka ekarri dituzte Atxondora herritarren artean banatzeko, eta udalak berak herritik landatzeko. Zapatuan, hilaren 5ean, amaitzen da zuhaixkak eskatzeko epea.
David Cobos alkateak azaldu duenez, aurten 200 bat zuhaixka inguru gehiago eskatu ditu udalak. Izan ere, herritarrek hartzen ez dituzten arbolak Urkuzu baserriaren eta Gaztetxearen artean egin duten bidearen bazterretan landatzeko asmoa dauka udalak.