Nazioarteko proiektuen dirulaguntza zertara bideratu, herritarren esku

Anboto 2011ko ots. 10a, 09:41

Nikaraguan baserritarrek euren etxebizitzak eraikitzeko proiektua da aukeretako bat, eta beste proiektuaren helburua saharar errefuxiatuen kanpamentuetan garraio-azpiegitura bultzatzea da.

Nazioarteko lankidetzarako dirulaguntza zer proiekturi bideratu aukeratzeko, herritarren iritzia eskatu du Atxondoko Udalak. Nikaraguan baserritarrek euren etxebizitzak eraikitzeko proiektua da aukeretako bat, eta beste proiektuaren helburua saharar errefuxiatuen kanpamentuetan garraio-azpiegitura bultzatzea da. Herritarrek otsailaren 18a arte edukiko dute informazioa eta iritzia emateko aukera, udal liburutegian. Udalaren webgunean ere (www.atxondo.net) badago beharrezko informazioa. 2010eko aurrekontuetan aurreikusitako moduan, udalak 10.000 euroko dirulaguntza emango dio Euskal Fondoari. Ongizate Batzordeak aipatutako proiektu bietako zein lagundu erabaki ordez, herritarrei galdetzea erabaki du.

Proiektuak

Nikaraguako proiektua Somoto herrian dabiltza garatzen. Baserriatarren 175 etxebizitza baserritarrek eurak eraikitzean datza proiektua. Tindufeko kanpamentuetan garraio-azpiegitura bultzatzeko, berriz, ibilgailu astunen tailerra eratzea litzateke bigarren proiektuaren helburua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!