Jai giroan egin zuten eguna lehengo eta oraingo ehun bat dantzarik Andasto dantza taldeak deituta.
Jai giroan egin zuten eguna lehengo eta oraingo ehun bat dantzarik Andasto dantza taldeak deituta.
Dantza taldean dauden umeak, gazteak, eta duela berrogei urte baino gehiago dantzari ibili ziren andra-gizonak batu ziren zapatu arratsaldeko jaian. Apatatik kalejira egin zuten eta gero dantza alardea Ziarreta parkean. Bideoan dantza erakustaldi horien irudiak ikus daitezke.
Iluntzean poteoan jardun zuten Atxondon, eta gauean 350 bat lagun afaritarako batu ziren frontoian. Afal aurretik Andasto dantza taldeak herrian dantza taldea mantentzeko behar egin dutenei omenaldia egin zien. Egunean dantzan jardun zuten \"beteranoek\" ere saria jaso zuten. Luhartzen erromeriagaz dantzan amaitu zuten eguna.