Hainbat atxondar gaztek Asuntze mendi kluba sortu dute, bertako mendizaleen elkargune bihurtu eta herrian zaletasuna sustatu guran.
Hainbat atxondar gaztek Asuntze mendi kluba sortu dute, bertako mendizaleen elkargune bihurtu eta herrian zaletasuna sustatu guran.
Asuntze mendi klubaren bitartez, atxondarrek herrian bertan dute hemendik aurrera euren zaletasuna garatu eta konpartitzeko modua. Abendu amaieran egindako aurkezpen ofizialean, klubaren asmo nagusiak aipatu zituzten. Mendia gustatzen zaien guztien bilgune bihurtu gura dute, eta horretarako ahalik eta egitaraurik zabalena osatzen ahalegindu dira.
Baliabideek ahalbidetzen dieten neurrian, irteerak (eskiatzera, inguruko mendietara zein Euskal Herrikoetara…) ahalik parte-hartzaileenak izan daitezen saiatuko dira, \"gazte zein heldu, denek mendiaz gozatzeko aukera izan dezaten\", Igor Ibazeta klubeko kideak adierazi duenez. Irteerez gainera, ezagutza eta mendirako trebakuntza ere ardatz hartuta, egitaraua bideo emanaldiekin, ikastaroekin eta hitzaldiekin osatzeko asmoa dute.
Mendi klubeko beste ildo bat mendizaletasuna sustatzea ere bada, eta, horretarako, gaztetxoei bideratutako ekintzak burutuko dituzte Marixurrike aisialdi taldeagaz elkarlanean: otsailean txitxiburduntzia, ekainean Salburuara irteera…
Sasoi bateko Pol-pol
Sasoi batean Pol-Pol inguruari Asuntze deitzen zitzaion eta, hango lur zati bat Atxondokoa denez, izen hori berreskuratu gura izan dute. Izena erabaki ondoren, Jaurlaritzara jo zuten estatutuak jasotzeko eta testua \"gaztelerez bakarrik\" zegoela salatu du Asuntzek.
Mendi klubak e-mail bat sortu du interesatuentzat: asuntzemk@hotmail.com.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8698/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8698/2.jpg[/img]