Erregistro zibileko liburu eta dokumentu denak gazteleraz daudela eta, euskarak bere lekua izateko eskatu du Atxondoko Udalak UEMAk bidalitako mozioaren bidez.
Erregistro zibileko liburu eta dokumentu denak gazteleraz daudela eta, euskarak bere lekua izateko eskatu du Atxondoko Udalak UEMAk bidalitako mozioaren bidez.
Abenduko udalbatzarrean UEMAtik etorritako mozioa onartu du Atxondoko Udalak. Bertan bake epaitegietan eta erregistro zibilean euskarak \"bere lekua\" izatea eskatzen dute. Leku horietan euskara erabili ezin izatea hizkuntza eskubideen urraketa dela dio mozioak.
Horrekin batera, gai honi lotutako erreklamazioak jartzeko deia egin die herritarrei Atxondoko Udalak. Ueman edo Behatokian erreklamazioak egin daitezke erreklamazio horiek.
Erregistro zibilean dauden liburu eta dokumentu guztiak gaztelaniaz daudela azaldu dute udalbatzarrean. Herri batzutan ez da horrela, sistema informatizatuta dagoelako, baina Atxondon, adibidez, jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak gaztelaniaz baino ezin daitezke erregistratu.
EAJ abstenitu egin da mozioaren bozkaketan. Bozkaketa atzeratzea gura izan dute, \"beste herrietan zer erabakitzen duten jakin arte\".