Udalak uztailean aurkeztu zuen zirriborroa eta proposamenak batzen ibili da ordutik. Orain, Bizkaiko Boletin Ofizialean publikatuko dute eta bi hiletan herritarrek proposamenak eta ekarpenak eman ahalko dituzte era ofizialean.
Udalak uztailean aurkeztu zuen zirriborroa eta proposamenak batzen ibili da ordutik. Orain, Bizkaiko Boletin Ofizialean publikatuko dute eta bi hiletan herritarrek proposamenak eta ekarpenak eman ahalko dituzte era ofizialean.
Hiri Antolamendurako Plan Nagusia osotzeko lehen pausua eman du Atxondoko Udalak. Orain arte landutako txostena ofizialki publiko ipiniko da laster Bizkaiko Boletin Ofizialean. Atxondogaz muga daukaten herriei ere bidaliko zaie txostena. Horrez gain, udalak Eusko Jaurlaritzeko Ingurumen Sailari idatzi bat bidaliko dio ingurugiroaren kalteei buruzko hasierako txostena eskatzeko.
Boletinean publikatu eta hurrengo bi hileetan gura duenak txostenaren gaineko proposamenak eman ahalko ditu. Dena dela, Atxondoko Udala arinago hasi zen proposamenak batzen; uztailean planaren zirriborroa aurkeztu zuen, eta ordutik herritar biren proposamenak batu dituztela azaldu du David Cobos Atxondoko alkateak.
Txosteneko edukiak
Planaren barruan, besteak beste, datozen urteetan Apatan 90 etxebizitza egitea aurreikusten du udalak. Markoidako landetan eraikiko lirateke eta etxebizitza horietako 56 babes ofizialekoak izango lirateke. Etxeotara joateko biribilgune bat ere aurreikusten du txostenak. Polikiroldegia egitea ere aurreikusten dute eta poligono industrial bat egitea ere planteatu dute. Artia parean egingo litzateke, eta gehienez bost hektarea izango lituzke poligono horrek. Igerilekuen alboan aparkaleku bat egitea ere pentsatu dute Atxondoko hirigintza planaren hasierako txostenean.