Urtarrilean egingo den zozketarako behin-behineko zerrenda osatuta dago; Arrazolako apartamentu sozialetarako Atxondoko hamasei familiak eman dute izena.
Atxondoko udaletxean bertan edo
www.atxondo.net webgunean dago zerrenda ikusgai. Behin-behinekoa da, eskaria egin duten batzuek zuzenketa batzuk egin beharko dituztelako. Zuzenketa horiek egiteko, hilaren 17ra arteko epea izango dute.
Gabonak aurretik jakinaraziko dute noiz izango den apartamentuen zozketa, baina Atxondoko alkate David Cobosek aurreratu du urtarrilaren erdialdera egiteko asmoa daukatela. Apartamentuen beharrak otsaila amaieran amaituko direla aurreikusi dute udal arduradunek.