Urtero legez eskualdeko eta inguruetako hainbat nekazari eta artisau batuko dira domeka goizean Apatan. Guztira 34 postu ipiniko dituzte.
Aurtengo azokan 34 postu ipiniko dituzte Apatan.
Urtero lez, Durangaldeko eta inguruetako nekazariak batuko dira bertan e ta gazta, ortuariak, ortuari ekologikoak, ogia, eztia, produktu naturalak, sendabelarrak eta artisautza lanak erosteko aukera egongo da.
Domekan goizeko hamarrak aldera hasiko da azoka Apatan, eta eguerdi ostean, 15:00etan erretiratuko dituzte postuak. Goizean, azokako postuez gain, Lumagorrik pintxoak salduko ditu eta herri kirolak ere egongo dira Apatako frontoian.