ADIFek Atxondoko Udalera idatzia eta planoak bidali ditu desjabetze prozesuagaz hasteko. Batzar informatiboa egingo dute gaur 19:30ean udaletxeko pleno aretoan.
ADIFek idatzia bidali du Atxondoko Udalera, AHTren hasierako planoekin; igerilekuen gainetik eta lehengo maisu etxearen ondotik joango litzatekeen ibilbideagaz. Prozesuagaz aurrera jarraitu eta desjabetzekin hasteko asmoa agertu du ADIFek. Gaur, asteazkena, herritarrei eta lurjabeei informazioa emateko batzarra antolatu du udalak 19:30ean udaletxeko pleno aretoan.
Txostena udaletxean dago edonork kontsultatzeko moduan. Alegazioen epea zabalik dago eta udalak berak alegazioa sartzeko asmoa daukala aurreratu du David Cobos Atxondoko alkateak