Hiru pisuko eraikin berria Gabonak aurretik hasiko dira eraikitzen Atxondoko eskolaren ondoan, txintxaunak dauden lursailean.
Hiru pisuko eraikin berria Gabonak aurretik hasiko dira eraikitzen Atxondoko eskolaren ondoan, txintxaunak dauden lursailean.
David Cobos Atxondoko alkateak jakinarazi duenez, \"lanek irauten duten bitartean jolas-orduan frontoira joan beharko dute eskolako umeek, futbito zelaian obretarako kamioiak eta materiala egongo direlako\".
Umeentzako txiki dabil geratzen Atxondoko eskola, eta aspaldikoa da berau handitzeko eskaria. Gaur egun 74 ikasle daude, eta datorren urtean 79 egongo dira.
Eraikin berriak hiru pisu eta 1.580 metro karratu edukiko ditu. Bertan egongo dira, besteak beste, zazpi ikasgela, jantokia, gimnasioa eta liburutegia. 2012-2013 ikasturtean, lanak amaitzean, eskolaren gaur egungo eraikinean haur hezkuntzako umeen gelak egongo dira.