Atxondoko Udalak datorren urteko tasak batazbeste %3,3 igotzea onartu du.
Atxondoko Udalak datorren urteko tasak batazbeste %3,3 igotzea onartu du.
Atxondoko familia arrunt batek ordaintzen dituen zergak apur bat gutxiago igoko dira: %2,9. Portzentajeak dirutara eramanda, zaborraren, uraren, autoaren eta igerilekuaren gaineko zergengatik 7,37 euro gehiago ordaindu beharko dute familiek. Aurten 238,92 euro ordaindu dituzte, eta datorren urtean 246,29 euro ordaindu beharko dituzte.
Udal arduradunek azaldu dutenez, igoera pentsatzerakoan datu bi hartu dituzte kontuan: Azken lau urteetan Kontsumo Prezioaren Indizea igo dena baino gehiago ez igotzea eta urteroko igoera % 3ren bueltan egotea.
EAJ kontra
EAJk tasen igoeren kontra bozkatu du. Diru-sarrera gutxien dutenekin salbuespenak egitea proposatu du, esaterako, obren lizentzien zergetan. Pertsona nagusiei igogailuen obrei dagozkien zergak kentzea ere proposatu du. Gobernu taldeak erantzun du salbuespen horiek ez dituztela aurreikusi, gizarte langileei dagokielako halakoak aurreikustea.