Mikologia erakusketa egingo dute gaur pilotalekuan

Anboto 2010ko urr. 24a, 09:00

Atxondoko Mikologikoa Taldeak eta Elorrioko Iturrizoro Elkartearteak antolatuta, mikologia erakusketa egingo dute Apatako pilotalekuan, 12:00etatik aurrera.

Atxondoko Mikologikoa Taldeak eta Elorrioko Iturrizoro Elkartearteak antolatuta, domekan mikologia erakusketa egingo dute Apatako pilotalekuan, 12:00etatik aurrera. Aurten 21.aldia egingo du erakusketa horrek. Atzo, zapatuan, perretxikotan irten zuten Oletarantz. Horretarako autobusa ipini zuten antolatzaileek. Zapatu arratsaldean Atxondoko pilotalekuan elkartu ziren berriro eta goizean batutako perretxikoak eta onddoak sailkatu egin zituzten gaurko erakusketarako. Antolatzaileek herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte ahalik erakusketa zabalena izan dadin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!