Ikasleentzako diru-laguntzak emango ditu Atxondoko Udalak

Anboto 2010ko urr. 21a, 09:41

Iazko kurtsoan haur-eskolatik DBHrainoko mailetan matrikulatuta egon ziren ikasleentzat diru-laguntza ematea erabaki du Atxondoko Udalak. Azaroan zehar eskatu ahalko da diru-laguntza hori udal bulegoetan.

Iazko kurtsoan haur-eskolatik DBHra arteko mailetan matrikulatuta egon ziren ikasleentzat diru-laguntza ematea erabaki du Atxondoko Udalak. Azaroan zehar eskatu ahalko da diru-laguntza hori udal bulegoetan. Laguntzak lau tartetan banatu dituzte: 200 euro, 150, 100 eta 50 euro. Familia bakoitzaren errenta eta senitarteko kopurua hartuko dituzte kontuan laguntza bat edo beste emateko. Ume bakoitzeko eskari orri bat bete beharko dute familiek, eta jakin eragin beharko dute beste erakunderen batengandik laguntzarik jasotzen duten. Udalak aurtengo aurrekontutik 10.000 euro gorde ditu laguntza honetarako. Eskatutako laguntzak 10.000 euroko kopurua gainditzen badu, familiei emandakoa proportzioan bajatuko dela azaldu dute udal arduradunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!