Etxe sozialen zozketarako deialdia azaroan egingo dute

Anboto 2010ko urr. 15a, 13:31

Gabonak orduko egingo dute Arrazolan alokairuko etxebizitza sozialen zozketa.

Gabonak orduko egingo dute Arrazolan alokairuko etxebizitza sozialen zozketa. Dagoeneko badabiltza apartamentuak atontzen, eta azaroan izena emateko bete beharreko baldintzak jasotzen dituen ordenantza kaleratuko du Atxondoko Udalak. Joan zen barikuan Arrazolako liburutegira 25 herritar inguru gerturatu ziren, proiektuaren berri jasotzeko herri-batzarrera. Bertan egindako ekarpenekin aurkeztutako proposamena garatzen dabil orain udala, eta ordenantza aste biren buruan argitara aterako duela aurreratu du asteon Atxondoko alkate David Cobosek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!