Gabonak orduko kaleko argiteria aldatzen hasteko asmoa dauka Atxondoko Udalak.
Gabonak orduko kaleko argiteria aldatzen hasteko asmoa dauka Atxondoko Udalak.
Gaur egun dauden bonbilen lekuan kontsumo txikiko sistema ipiniko dute. Aurtengo inbertsioen aurreikuspenen barruan daude lan horiek; aurrekontuetan 120.000 euroko diru-zatia gorde dute behar horiek gauzatzeko.
Atxondon, guztira, 400 farola inguru daude, baina aldaketak ez die guztiei eragingo; gutxienez 120 farola eta gehienez 240 aldatzeko asmoa daukatela azaldu du David Cobos Atxondoko alkateak.
Aldaketa gehienak Apatan egingo dituzte, izan ere, bertan dago argiteria zaharrena eta watio gehien kontsumitzen duena. Axpeko eta Arrazolako argiteria berriagoa da. Farolak aldatzeko beharren baldintzak zeintzuk diren datorren astean jakinaraziko du Atxondoko Udalak.