Behin-behineko anbulatorioa gaur zabalduko dute

Anboto 2010ko urr. 18a, 10:19

Anbulategi zaharra handitzen duten bitartean udaletxe atzeko anbulategi probisionalera jo beharko dute atxondarrek, gaurtik aurrera.

Anbulatorio zaharra handitzen duten bitartean udaletxe atzeko anbulategi probisionalera jo beharko dute atxondarrek, gaurtik aurrera. Dagoeneko azken ikutuak ematea baino ez zaio falta osasun-etxe horri. Zazpi modulugaz egindako eraikina da, eta 130 metro koadro ditu. Barruan, itxarongela, hiru kontsulta eta komuna dauzka. Gaur gaurko anbulategia -90 metro karratu- baino handiagoa da, beraz, behin-behineko hau. Anbulatorioa handitzeko lanen ostean, 160 metro koadro izango ditu behin betiko anbulatorioak. Bertan itxarongela bi eta lau kontsulta-gela egongo dira, pediatria, medikuntza orokorra, erizaintza, eta sendaketetarako bana.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!