Laster apartamentuen banaketa arautuko duen ordenantza amaituta egongo da, eta udala lantzen dabilen proposamena Arrazolako liburutegian aurkeztuko dute bihar, 19:00etan.
Alokairuzko etxebizitza sozialetako lanak hasi dituzte dagoeneko Arrazolan. Irailean hasi ziren beharginak bertan egongo diren lau apartamentuak atontzen, eta lau hile izango dituzte lanok amaitzeko.
Laster apartamentuen banaketa arautuko duen ordenantza amaituta egongo da, eta udala lantzen dabilen proposamena Arrazolako liburutegian aurkeztuko dute bihar, 19:00etan. David Cobos Atxondoko alkateak azaldu duenez, \"herritarren ekarpenak hartzea izango da batzarraren helburua\".
Horrez gain, bihar arratsaldeko batzarrean, azken hogeita hamar urteotan Anbotope elkartea egon den lokalerako udalak duen egitasmoa ere azalduko dute udal arduradunek. Udalaren asmoa apartamentu sozialen azpian aterpetxe bat atontzea da. Aterpetxera gerturatzen direnentzako eta Arrazolako herritarrentzako Anbotoperena izan den lokalean taberna, jatetxea eta denda jartzea da.