Udazkenerako ikastaro bi Atxondoko Lamiaken eskutik

Anboto 2010ko ira. 30a, 11:28

Gura duenak liburutegian edukiko du barreterapian eta jabekuntza ikastaroan izena emateko aukera.

Gura duenak liburutegian edukiko du barreterapian eta jabekuntza ikastaroan izena emateko aukera. Udazken honetarako, ikastaro bi horiek antolatu ditu Atxondoko Lamiak elkarteak, Bagabiltza elkartearen laguntzagaz. Eguaztenetan emango da barreterapia ikastaroa urriaren 6tik aurrera. 16:00etik 18:00etara izango da Gaztetxe alboko lokalean. Jabekuntzaren inguruko tailerra, berriz, eguenetan izango da, urriaren 7tik aurrera, udalbatzar aretoan, 16:30etik 18:30era. Elkartekoek azaldu dutenez, izena emateko azken egun ofiziala atzokoa zen, baina taldeak osotu arte egongo da apuntatzeko aukera. Ikasturtea hasita, Atxondoko Lamiak elkarteak batzarrak ere hasi ditu. Martitzenetan batzartzen dira, 17:00etan Eliz Etxean. Datorren hilean, gainera, zine foruma ipiniko dute berriro martxan, orain arteko moduan, hileko hirugarren barikuetan. Atxondoko Lamiak elkarteko kideek azaldu dute pozik daudela herritarren parte-hartzeagaz: \"Ekintzetara jende ugari gerturatzen da, eta Abadiñotik eta Elorriotik ere etortzen dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!