Domekan jokatu zen Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa, eta Aldudeko Marzel Hualdek jantzi zuen txapela Txiko txakurrak egindako lanagaz. 338 puntu eskuratu zituen.
Domekan jokatu zen Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa, eta Aldudeko Marzel Hualdek jantzi zuen txapela Txiko txakurrak egindako lanagaz. 338 puntu eskuratu zituen.
11 artzain izan ziren lehian, eta Aldude herriko Hualde izan zen denetan abilena. Aldea ateraz irabazi zuen, gainera; izan ere, 338 puntu lortu zituen Ipar Euskal Herrikoak. Bigarrenak, Juan Jose Arrizabalaga elgoibartarrak 273 batu zituen Azkar txakurragaz, eta Amaiurreko Jose Mari Ixtilartek hirugarren postuan amaitu zuen proba Lagunek jasotako 235 puntuei esker.
Hualdek hainbat sari jaso zituen: 190 euro, Deia egunkariak emandako txapela, Atxondoko udalak emandako kopa, Gerediaga elkarteak emandako txapeldun uhala eta oroigarria, eta Kalitatea fundazioak emandako opariak. Bigarrenak 170 euro eroan zituen etxera, Gerediagak emandako kopa eta oroigarriaz gainera. Hirugarrenak 155 euro poltsikoratu zituen, Aldundiaren kopa eta Gerediagaren oroigarriagaz lagundurik.
[imgd]http://www.anboto.org/images/8100/8155/1.jpg[/imgd]