Berbazko akordioak akordio, Atxondoko anbulategiko lanpostu bat udalak ordaintzen du, orain dela hogei urtetik.
Berbazko akordioak akordio, Atxondoko anbulategiko lanpostu bat udalak ordaintzen du, orain dela hogei urtetik. Hori dela-eta, udalak idatzi bat bidaliko dio Osakidetzari lanpostua bere gain hartu dezan eskatzeko.
David Cobos alkateak azaldu duenez, langilearen egutegia, oporrak, bajak eta formazioa Osakidetzak kudeatzen ditu. Nomina ordaintzearen kontua Osakidetzak \"behin eta berriro\" atzeratu duela adierazi du Cobosek, eta horregatik erabaki dutela eskaria idatziz egitea: \"Gai honi buruz berba egiten hasteko idatzizko konpromisoa gura dugu\".
Anbulategi probisionala
Udaletxe alboko lorategian ipinita daude jadanik behin-behineko anbulategirako moduluak. Hilabete barru zabalduko dute anbulategi hori, eta berrirako lanek iraungo duten lau hiletan egongo da zabalik. 130 metro karratu ditu eta itxarongela, hiru kontsulta eta komuna izango ditu. Laster altzariak ipini eta argia eta ura sartzeko lanak egingo dituzte.