Euskal Herriko Artzain-txakur Txapelketa jokatuko da gaur

Anboto 2010ko ira. 19a, 09:00
Euskal Herriko artzain-txakur abilena zein den gaur erabakiko da Axpen, Eleizaburu landan. Gerediaga elkarteak berrogeita laugarren biderrez antolatu du txapelketa.
Euskal Herriko artzain-txakur abilena zein den gaur erabakiko da Axpen, Eleizaburu landan. Gerediaga elkarteak berrogeita laugarren biderrez antolatu du txapelketa. Urtero legez, lurraldekako txapelketak amaitu eta gero, lurralde bakoitzeko txapeldun zein txapeldunordeek eta iazko Euskal Herriko txapeldunak parte hartuko dute txapelketan. Goizeko 11:00etan hasiko da. 12:30ean saiheski dastaketa egongo da eta ardoa banatuko dute antolatzaileek. Iaz Aresoko Ttiki txakurrak eta Jose Antonio Alustiza artzainak irabazi zuten txapelketa. Nafarroako txapeldunak ere eurak dira, eta horregatik Nafarroako txapeldunordeaz gainera, hirugarren sailkatua ere izango da Axpeko lehiaketan.

Egin beharreko lana

Txakurrek artzainen aginduetara hiru behar egin beharko dituzte. Hasteko, banderekin markatutako bide batetik joan beharko dute txakurrek, ardiak dauden lekutik urruntzen. Gero landako hesietatik pasatu beharko dituzte ardiak, eta amaitzeko ardiak eskortan sartu beharko dituzte. Lehiaketan egindako beharragatik emango diren sariez gainera, euskal artzain-txakur arraza onenari ere emango diote saria txapelketan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!