Santixako jaiak ospatuko dituzte Axpen eguenetik aurrera

Anboto 2010eko uztailaren 20a

Domekara arte iraungo dute ospakizunek.

Domekara arte iraungo dute ospakizunek. Eguenean txopoa jasoz hasiko dituzte jaiak Axpen. Horren ondoren berakatz-zopa ere dastatuko dute. Barikuan mus txapelketa martxan ipiniko dute 20:30ean, eta 23:00etan erromeria izango da Arantza eta Pantxogaz batera. Tartean, igel txapelketa jokatuko dute. Zapatuan, hilaren 24an, herri-kirolekin hasiko dute eguna, 13:00etan. Eguerdi parterantz, paella lehiaketa izango da, eta gero bazkaria, zelan ez. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera briska txapelketa jokatuko da, eta eguna amaitzeko Luhartz hurreratuko da Axpera, giroa alaitzeko. Domeka jaiari agur esateko eguna izango da. Meza nagusia hasiko da 11:30ean, eta gero Andasto dantza taldearen emanaldia izango da ikusgai. Bien bitartean piper-jana egingo dute, eta ondoren porra txapelketa jokatuko dute. 17:00etan euskal mitologiako pertsonaien inguruko ikuskizuna prestatuko dute, eta gero mozorro lehiaketako sari banaketa burutuko dute. 17:30ean mus txapelketaren finalak ospatuko dira. Amaitzeko, 20:00etan, otzararen zozketa eta txokolatada izango dituzte bertaratzen direnek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!