Hasi dira kamioientzako saihesbidea egiten

Anboto 2010ko uzt. 7a, 12:34

Gaztetxe ostetik Fuchosara kamioiak joateko lanak joan zen astean hasi zituzten.

Gaztetxe ostetik Fuchosara kamioiak joateko lanak joan zen astean hasi zituzten. Lurrak mugitzen hasi dira honezkero, eta abuzturako bidea marraztuta egongo dela azaldu du David Cobos Atxondoko alkateak.Lanak amaitzeko hamar asteko epea izango dute. Abuztuan lanak gelditu egingo dituzte, eta iraila eta urrian asfaltatu eta egokituko dute bidea, azarorako amaituta egoteko. Lanek 157.000 euroko aurrekontua daukate, eta Espainiako Gobernuaren tokiko inbertsioetarako diru-laguntzekin egingo dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!