Hirigintza Planeko lehenengo txostena, urrira arte aztergai

Anboto 2010ko uzt. 4a, 10:00

Epea zabaldu aurretik ekarpenak jasotzen hasi gura izan dute udal arduradunek, horrela, denbora gehiagogaz iritzi gehiago jasotzeko.

Udalak osoko bilkuran Hirigintza Planaren proposamena onartu arte ez da epe ofizialik zabalduko, baina dagoeneko txostena Udaletxean dago eskuragai. Epea zabaldu aurretik ekarpenak jasotzen hasi gura izan dute udal arduradunek, horrela, denbora gehiagogaz iritzi gehiago jasotzeko. Iraileko osoko bilkuran aurreikusi dute proposamena onartzea, eta Atxondoko alkate David Cobosek azaldu duenez, \"osoko bilkuraren ondoren legeak ematen duen epea hasiko da; gutxienez, urrira arte iraungo du\". Txostenean herria garatzeko proposamen batzuk batu dituzte. Proposamenen artean honakoak daude: Artian, errepidearen beste aldean 5,5 hektarea industriarako birkalifikatzea, polikiroldegi bat egitea, eta Markoidan etxebizitzak eraikitzea. Herritarren iritziak batu gura dituzte orain, txostena moldatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!