Etorkizunerako proposamenak, hirigintza planaren lehen dokumentuan

Anboto 2010ko eka. 24a, 13:31

Hainbat inkesta eta batzarren ostean, lehen proposamen bat prest dago.

Hainbat inkesta eta batzarren ostean, lehen proposamen bat prest dago. Atxondoko hirigintza plana osotzeko aurrerapen txostena aurkeztu dute asteon. Txosten hori udalaren webgunean jarriko dute laster, eta Udaletxean bertan ere eskuratu ahalko dute herritarrek. Herritarrek iritziak eta ekarpenak emateko epea laster zabalduko da. Martitzenean aurkeztu zuten proposamenean hainbat egitasmo azaldu zituen txostena lantzen ibili den talde teknikoak. Besteak beste, Markoidako lurretan 90 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusi dute. Apata erdibitzen duen errepidean trafiko gutxiago egongo dela aurreikusi dute, Durango-Beasain errepidea egindakoan. Gaur egungo errepideak kale baten antzerako izaera hartuko luke txostenaren arabera. Polikiroldegia eraikitzea eta lursail batzuk industriarako berkalifikatzea ere aurreikusi du hasierako dokumentuak. Artia pareko lursailean, errepidearen beste aldean, bost hektarea eta erdi berkalifikatuko lituzkete industriagunea egiteko. Iritzia emateko aukera izango dute herritarrek orain. David Cobos alkateak eta talde teknikoko kideek nabarmendu dutenez, hasierako dokumentua horretarako dago, ekarpenak eta aldaketak jasotzeko. Zatikako Lurralde Plana lako erabakiek jarritako mugen barruan atxondar gehienen gustuko plana egitea litzateke asmoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!