Epaileak Atxondoko Udalari eman dio arrazoia Anbotope elkartearen kontrako auzian

Anboto 2010ko eka. 22a, 10:55

Joan zen barikuan eman zuen sententziaren berri epaileak. Arrazolako elkarteak alokairuan izan duen lokaleko kontratua amaituta dagoela-eta uztailaren 13a baino lehen utzi beharko du lokala.

Joan zen barikuan eman zuen sententziaren berri epaileak. Arrazolako elkarteak alokairuan izan duen lokaleko kontratua amaituta dagoela-eta uztailaren 13a baino lehen utzi beharko du lokala. Anbotopek sententziari errekurtsoa jarri dio. Atxondoko Udalak eta Arrazolako Anbotope elkarteak epaiketa izan zuten ekainaren hasieran, eta dagoeneko epaileak sententziaren berri eman du. Atxondoko Udalak Anbotoperi Arrazolan daukan lokalaren kontratua amaitu zaiola eta lokala uzteko eskatzen zion, baina Anbotopek hori ez zela legala esaten zuen. Lokala uzteko jakinarazpean bertan irregulartasunak zeudela uste izan dute Anbotope elkarteko kideek eta justiziara jo zuten bere garaian. Udalak, bere aldetik, kaleratze demanda jarri zuen, eta salaketa horren gaineko epaiketa irabazi berri du. Anbotopek, bere aldetik, errekurtsoa jarri duela jakinarazi du. Arrendamenduaren kontratua azkenengo aldiz 1986an luzatu zuen Udalak, eta eta 1996tik kontratu finko barik egon dira. Geroztik urteroko kuota la. Behin kontratua iraungituta, noiz amaitu jabeak erabakitzen duela, eta Udalak hori egin duela azaldu du David Cobos Atxondoko alkateak. Anbotope elkarteko kideek errekurtsoa jarri diote sententziari. Lokala beharrezkoa dela diote, eta aurrera jarraituko dutela bertan geratzeko lanean: \"Kontratua berritzea gurago genuen, baina behin epaiketetan sartuta, aurrera jarraitzea baino ez zaigu geratzen\". Anbotope azken 30 urtetan egon dan lokalean etorkizunean taberna bat jartzea da Atxondoko Udalaren asmoa. Izan ere, orain atontzen dabiltzan etxe sozialen azpian aterpetxe bat zabaldu gura du Udalak. Aterpetxe horretara doazenentzako eta Arrazolako auzokideentzako taberna, jatetxea eta denda jarriko lituzke udalak orain arte Anbotope egon den lokalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!