Eskola berria eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Anboto 2010ko eka. 1a, 10:29

Proiektua onartu eta obrak lehiaketa publikora aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Pozik azaldu da David Cobos, Atxondoko alkatea.

Proiektua onartu eta obrak lehiaketa publikora aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Pozik azaldu da David Cobos, Atxondoko alkatea. Maiatzaren 24ko aldizkari ofizialean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak bere erabakia. \"Atxondarren aspaldiko eskaria izan da eskola berria eraikitzea, ikasle eta irakasleak egoera penagarrian daudelako\", azaldu du Cobosek. Hezkuntza sailak proiektuari \"aspaldi\" ekin ziola adierazi du, eta \"poztekoa\" dela, \"pairatzen ari garen krisiaren gainetik zentzuzko eta premiazko egitasmo honek aurrera jarraitzen duela ikusteak\". Udalak Jaurlaritzari utzitako lur-sailetan altxatuko da proiektua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!