Eguaztenean hasiko da Anbotope elkartearen kontrako epaiketa

Anboto 2010ko mai. 30a, 10:00

Eguaztenean, Durangoko epaitegietan izango dira Atxondoko Udaleko ordezkariak eta Arrazolako Anbotope elkarteko kideak.

Eguaztenean, Durangoko epaitegietan izango dira Atxondoko Udaleko ordezkariak eta Arrazolako Anbotope elkarteko kideak. Duela ia urte bi Udalak Anbotoperi lokala uzteko jarri zion kaleratze demandagatik epaiketa edukiko dute. 30 urte eta gero, Anbotoperi Udalagaz zeukan kontratua amaitu zitzaion, eta lokala utzi behar zuela erabaki zuen Udalak 2008an. Elkarteko kideek ez zuten lokala utzi; Udalak kaleratzeko aginduan akatsak egin zituela-eta, administrazioagazko helegitea jarri zuten. Udalak, elkarteak lokala utzi ez zuenez, demanda jarri zion Anbotoperi. Epaiketa bi daude, beraz, egiteko. Anbotoperen kontrako demandarena eguaztenean hasiko da. Atxondoko alkate David Cobosen arabera, \"epaileak kaleratze jakinarazpenean akatsen bat ikusten badu ere, txarto egindakoa konpondu eta elkarteak lokala utzi beharko du\". Anbotopeko kideek aurrera jarraituko dutela adierazi dute: \"Gure elkarteak funtzio soziala dauka eta justuena guk lokalean jarraitzea da\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!