Atzeratu egingo dituzte etxebizitza sozialen lanak

Anboto 2010ko mai. 23a, 09:00

Babeseko lau apartamenduak egokitzeko lanak zer enpresak egingo dituen erabakitzeko prozesua apur bat atzeratzea erabaki dute aste honetako udalbatzan.

Aurten hasi behar dira Arrazolako lehengo Udaletxea zenean alokairuko etxebizitzak atontzeko beharrak. Babeseko lau apartamenduak egokitzeko lanak zer enpresak egingo dituen erabakitzeko prozesua apur bat atzeratzea erabaki dute aste honetako udalbatzan. Lan horiek esleitzeko epea zabalduta zegoen, baina, David Cobos alkateak azaldu duenez, \"enpresa batzuek esan dute arlo batzuetarako gaitasun tekniko altua eskatzen genuela, eta bajatzea pentsatu dugu\". Aldaketa horiek eginda, inguruko enpresa gehiagok bere eskaintzak egin ahalko dituztela pentsatzen dute udal arduradunek, eta erabakitzeko aukera gehiago izango dutela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!