Fuchosak kultura eta kirol jardueretarako dirua emango du

Anboto 2010ko mai. 14a, 11:47

Bost urtetan 6.000 euro emango ditu urtero Fuchosa S.L.-k kultura eta kirol jardueretarako. Diru hori herritik kamioiak desbideratzeko egingo den bidea dela-eta emango du.

Bost urtetan 6.000 euro emango ditu urtero Fuchosa S.L.-k kultura eta kirol jardueretarako. Diru hori herritik kamioiak desbideratzeko egingo den bidea dela-eta emango du, Udalagaz sinatu berri duen hitzarmenak dioenez. Fundiziora doazen kamioiak Atxondo erditik pasatzen direla-eta, saihesbidea egingo dute aurten. David Cobos Atxondoko alkateak azaldu duenez, legegintzaldi hasieran Fuchosagaz behin behineko bide horri buruz berba egin zuen Udalak: \"Bidea egiteko eurek diruz laguntzea proposatu genien, eta prest agertu ziren\". Azkenean, Estatuak tokiko inbertsioetarako ematen duen diru-laguntzagaz egingo dute bidea. Orain Udalak proposamen berria egin dio Fuchosari: \"Saihesbiderako eman behar zuen dirua edo zati bat herriaren onurarako jartzea proposatu genien, eta geretu daude\". Alkateak nabarmendu duenez, fundizioa ez dago horretara behartuta: \"Egoera ekonomikoa ona ez bada ere, bere borondatez lagunduko du\".

Uztaila hasieran hasteko

Gaztetxe albotik eta Urkuzu ostetik joango da bidea Fuchosara. Lanak ekainean esleituko ditu Udalak. Ekaina amaieran edo uztaila hasieran hasiko dira saihesbideko lanak, eta urte amaierarako amaitukodira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!